Koadrila Eguneko festa batzordeak deialdia egin die herriko koadrila guztiei festak guztien artean prestatzeko: “Koadrila Eguna koadrilok egin behar dugu eta koadrilok egingo dugu!”. Horretarako batzordera bertaratzeko eskatu diete herritarrei. Hilaren 25ean izango da, 19:00etan ZKEren egoitzan. “Kendu hautsa koadrilako brusri eta etorri asteartean batzordera”.