Antzerkiko tailer berria jarriko dute martxan Zestoan

Zestoako Hitza 2012ko irailaren 20a

Amancay Gaztañagaren eskutik, antzerkiko tailer berria jarriko dute martxan Zestoan. Ekimen honetan Zestoako Udalak eta Alima dantza-guneak hartuko dute parte. Aurreko ikasturtean, Zestoako antzerki tailerrak “lan bikaina egin zuen Amancay Gazta...

Amancay Gaztañagaren eskutik, antzerkiko tailer berria jarriko dute martxan Zestoan. Ekimen honetan Zestoako Udalak eta Alima dantza-guneak hartuko dute parte. Aurreko ikasturtean, Zestoako antzerki tailerrak “lan bikaina egin zuen Amancay Gaztañagaren eskutik” eta ikasturtearen bukaeran, uztailean, herritarren aurrean antzeztu zuten. Aurreko ikasturtean bildutako taldeak bere bidea jarraituko du aurten ere, “aurreko ikasturtean egindakoa sakonduz”. Baina, talde horrez gainera, beste berri bat sortzeko asmoa dute orain. Berri honen kasuan ere, lehengoaren ibilbide berdina jorratuko du Gaztañagak: aurreneko bi urtetan Michael Chejov eta William Layton-en interpretazio teknikak ikasi eta landuko dituzte, eta hirugarrenean autore baten obra osoa landu eta antzezteko aukera egongo litzateke. “Hortik aurrera, antzerki taldea osatuta eta egina egongo litzateke eta urtero antzerki obra bat lantzeko aukera izango lukete”, azaldu dute.

Sortu nahi den antzerki tailer berrian izena emateko edota informazioa eskuratzeko 630-559584 zenbakira deitu behar da. Ikastaroa urriaren 29an hasi eta ekainaren 21a bitartekoa izango da. Hilean 12 euro ordaindu beharko dira, eta gehienez 14 laguneko taldea osatuko da, gutxieneko kopurua sei lagunekoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide