Balentziaga kalean 145 plazako aparkalekua egitea onartu du Getariako Udalak

Getariako Hitza 2012ko irailaren 20a

Getariako Udalak abian jarri du Balentziaga kaleko lurpeko aparkalekuaren proiektua. Pasa den ostiralean, hilaren 14ean, onartu zuen Udalbatzak egitasmoa ez ohiko udalbatzarrean. Balentziaga kaleko lurpeko aparkalekuekin herrian dagoen «aparkaleku arazoa larriari» aurre egitea du helburu udalak, herritarrei garaje plazak eskainiz. «Ez aurrera ez atzera zegoen egitasmoa aurrera ateratzeko beharrezko ahalegina egin, eta proiekzio berria eman zaio», adierazi du Udal Gobernuak. Balentziaga kalearen amaieran atonduko dute aparkalekua, egun parkea dagoen eremuan. «Bi abantaila nagusi ditu horrek. Batetik, proiektuaren kostua gutxitu egin da eta bestetik, kokapen berriari esker, exekuzioa erraztu da». Izan ere, aparkalekua kale horretako etxebizitzetatik urrundu dute, «sor litezkeen eragozpenak eta inguruko eraikin eta etxebizitzetan sor daitezkeen eragin negatiboak ere nabarmen murriztuko dira». 145 aparkaleku Udaletik jakinarazi dutenez, 145 plaza izango ditu lurpeko aparkaleku berriak, bi solairutan banatuta. Deposito Zaharreko lurren balioa aprobetxatuko dute operazioa egiteko; hori dela-eta aparkalekuak eraikiko dituen enpresak Deposito Zaharra zegoen tokian 19 etxebizitza erakitzeko eskubidea izango duela azaldu dute Getariako Udaletik. Aparkalekuaren gainean jarri daitezkeen ekipamendu desberdinak ere jasotzen ditu ostiralean Udalbatzak onartu zuen proiektuak. Dena dela, oraingoz Udal Gobernuak ezin du zehaztu zein izango diren ekipamendu horiek, lanak egingo dituen enpresaren eskaintzaren araberakoa izango baita. «Dena dela, Udal Gobernutik lur azpiko aparkalekuen gainean zer [...]

Balentziaga kalean egingo dituzte lurrazpiko aparkalekuak (Amaia Ventas/Urola Kostako Hitza)

Getariako Udalak abian jarri du Balentziaga kaleko lurpeko aparkalekuaren proiektua. Pasa den ostiralean, hilaren 14ean, onartu zuen Udalbatzak egitasmoa ez ohiko udalbatzarrean.

Balentziaga kaleko lurpeko aparkalekuekin herrian dagoen «aparkaleku arazoa larriari» aurre egitea du helburu udalak, herritarrei garaje plazak eskainiz. «Ez aurrera ez atzera zegoen egitasmoa aurrera ateratzeko beharrezko ahalegina egin, eta proiekzio berria eman zaio», adierazi du Udal Gobernuak.
Balentziaga kalearen amaieran atonduko dute aparkalekua, egun parkea dagoen eremuan. «Bi abantaila nagusi ditu horrek. Batetik, proiektuaren kostua gutxitu egin da eta bestetik, kokapen berriari esker, exekuzioa erraztu da». Izan ere, aparkalekua kale horretako etxebizitzetatik urrundu dute, «sor litezkeen eragozpenak eta inguruko eraikin eta etxebizitzetan sor daitezkeen eragin negatiboak ere nabarmen murriztuko dira».

145 aparkaleku
Udaletik jakinarazi dutenez, 145 plaza izango ditu lurpeko aparkaleku berriak, bi solairutan banatuta. Deposito Zaharreko lurren balioa aprobetxatuko dute operazioa egiteko; hori dela-eta aparkalekuak eraikiko dituen enpresak Deposito Zaharra zegoen tokian 19 etxebizitza erakitzeko eskubidea izango duela azaldu dute Getariako Udaletik.

Aparkalekuaren gainean jarri daitezkeen ekipamendu desberdinak ere jasotzen ditu ostiralean Udalbatzak onartu zuen proiektuak. Dena dela, oraingoz Udal Gobernuak ezin du zehaztu zein izango diren ekipamendu horiek, lanak egingo dituen enpresaren eskaintzaren araberakoa izango baita. «Dena dela, Udal Gobernutik lur azpiko aparkalekuen gainean zer jarriko den baieztatzeko moduan gaudenean, Udalak horren berri emango die herritarrei».

«Getariaren alde lanean»
Udal Gobernua Balentziaga kaleko lurpeko aparkalekuen proiektuarekin «buru-belarri» lanean aritu da azken urtean. «Aurreko proiektuarekin alderatuta desberinatasunak nabarmenak ditu orain onartu dugun proiektuak. Arkitekto taldearekin eta eraikuntza enpresekin etengabeko elkarlanean aritu gara aparkalekuen exekuzioa ahalbidetzeko». Gainera, aurrerantzean ere Getariako herriarentzat onuragarriak izango diren beste proiektu batzuk abiatu nahi ditu eta horretarako lanean «sutsu» arituko direla azaldu dute Udal Gobernutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide