Enpresek bezeroak lortzeko ikastaroa eskainiko dute

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 20a

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresei zuzendutako prestakuntza ikastaroa antolatu du irailerako; bertan bezero berriak nola lortu ikasiko dute parte-hartzaileek. Ikastaroak bi saio izango ditu. Lehenengoa bihar bertan izango da 12:30etik 15:00etara bitartean. Bigarren saioa, berriz, irailaren 28rako antolatu dute eta lehen saioaren ordu berean hain zuzen ere. Gaitasun berriak lantzen Bezero berriak nola lortu ikastaroan bezero berriak lortzeko gaitasun eta erremintak landuko dituzte. «Bezero berri batengana jotzen dugunean sarri ate hotz bat topatzen dugu, esatera goazena esatea ere oztopatu edo ezinezko egiteraino» azaldu dute antolatzaileek. Hori dela-eta, ikastaroaren helburua eskualdeko enpresei gaitasun eta erremintak eskaintzea da euren produktu zein zerbitzuen salmentarako topatzen dituzten «ate hotzei» aurre egiteko. Izena emateko bidea Ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek, izena emateko mezu bat bidali beharko dute enpresa@urolakosta.org helbidera, izen-abizenak eta enpresaren izena zehazten. Horretaz gain, ikastaroaren inguruko argibideak nahi dituztenek 943 89 08 08 telefono zenbakira Enpresentzako Zerbitzua hots egin behar dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide