Joseba Egibar eta Getariako Udaleko EAJko hautetsiak herritarrekin bilduko dira gaur Batzokian. 19:00etan izango da hitzordua eta EAJko politikariek getariarren kezkak eta erronkak ezagutu nahi dituzte bertan. Horregatik, herriko erakunde eta elkarteak ekimenera gonbidatuta daude.