«Oztoporik gabe» herrian sartu eta irtetea bermatuko du Zumaiako udal gobernuak

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 19a

Duela astebete, hilaren 12an, Zumaiako sarreretan Guardia Zibilaren zein Ertzaintzaren presentzia nagusi izan zela adierazi dute udaletik: «Zarautz alderako irteeran zein Txiki Erdiko biribilguneare inguruan Guardia Zibilaren kontrola, eta metro gutxira, Ertzaintzarena jarri zuten». Hurrengo egunean, ostegunean, egoera hori errepikatu egin zen: «Berriro ere polizia izan zen Zumaian, nahiz eta haren presentzia ez zen aurrekoan bezain nabarmena izan». Horren aurrean, Udal Gobernuak herriko bizilagun eta bisitariek Zumaian «oztoporik gabe sartu eta irteteko duten eskubidea» aldarrikatu eta bermatu asmoa du. Era berean, berriro «horrelako egoerarik» gerta ez dadin dagokion lekuan salaketa egiteko konpromisoa  hartu du. Era berean, poliziak Zumaian edonolako esku-hartzeren bat egin behar duenean, Udalak «gutxiengo informazioa» helarazteko eskatuko dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide