Zestoako Pilota Elkarteak batzar irekia egingo du ostiralean

Zestoako Hitza 2012ko irailaren 18a

Zestoako Pilota Elkarteak ostiralean (irailak 21) batzar irekia egingo du. Bertan, besteak beste, denboraldi berriko xehetasunak eta kontuak azalduko dituzte. Hala nola, denboraldia aurkeztuko dute eta antolaketari eta taldearen ekonomiari buruzko azal...

Zestoako Pilota Elkarteak ostiralean (irailak 21) batzar irekia egingo du. Bertan, besteak beste, denboraldi berriko xehetasunak eta kontuak azalduko dituzte. Hala nola, denboraldia aurkeztuko dute eta antolaketari eta taldearen ekonomiari buruzko azalpenak emango dituzte. Bilera Kultur Etxean izango da, 20:00etan hasita. Batzarra ordubete ingurukoa izango dela aurreikusten dute eta herritar guztientzako irekia izango da.

Emaitza onekin hasi dute denboraldia

Zestoako Pilota Elkarteko pilotariek joan den asteburuan jokatu zituzten denboraldiko aurreneko partidak eta emaitza onak lortu zituzten, “Gipuzkoako Elkarteen arteko txapelketako lau partidetatik hiru irabazi zituzten”. Bigarren mailako kadeteetan Mirandak eta Zubizarretak 22-10 galdu zuten Andoaingo Gaztelekukoen aurka, baina lehen mailako kadeteetan Salegik eta Aranberrik 22-5 irabazi zieten Zegamako Tartaloetxekoei, jubenil mailako Adonisek eta Salegik tantorik gabe utzi zituzten Astigarragako Mundarrokoak eta nagusien hirugarren mailako Salegik 22-10 irabazi zieten iparraldeko Barrenetxek eta Idiartek osatutako bikoteari.

Ostegunean hurrengo jardunaldia

Denboraldiko hurrengo jardunaldiko pilota partidak ostegun honetan (irailak 20) jokatuko dituzte Udal Pilotalekuan, 19:30ean hasita. Aurrena, eskuz banaka eta kadeteetan Salegik Aurrera Saiazko ordezkariaren aurka jokatuko du eta, segidan, nagusien bigarren mailako Artetxe eta Azagirre Intza elkartekoen kontra ariko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide