‘Bi arreba’ ikuskizuna aurkeztu dute Andoni Egañak eta Xabier Lizasok

Aritz Mutiozabal 2012ko irailaren 18a

Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak eta Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak Bi arreba ikuskizuna aurkeztu berri dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Ikuskizunean Chopin musikagilea eta Xenpelar bertsolaria batu dituzte; hau da, musika eta bertsoa uztartuz, bi pertsonaia horien bizitza islatzeko. Bertsoa eta pianoa uztartzeko ideia lehengusuak proposatu zion Lizasori. Horri bueltak emanez, Lanku bertso zerbitzuarekin harremanetan jarri zen, eta honek harremanetan jarri zituen Egaña eta Lizaso. “Elkarrekin hizketan, bakoitzak bere mundua azaldu zion besteari. Chopin nire gustuko musikagilea zela esan nion, eta Andonik berehala lotu zuen Xenpelarrekin”, azaldu du piano-jotzaileak. Egañaren hitzeatn, Chopinen bizitzak “zerikusi handia” du Xenpelarrenarekin: “Gauza asko dituzte amankomunean: biak gazterik hil ziren, gaixotasun baten ondorioz; Estaturik gabeko nazioetakoak ziren; hizkuntza propioa zuten; doinuari dagokionez berritzaileak izan ziren”. Chopin eta Xenpelar izenek ere “belarrira ongi jotzen” dutela nabarmendu du bertsolariak. Bi artisten bizitzako gertakari batek  “txispazoa” sorrarazi ziela esan du Egañak, eta hori izan dutela hari proiektu hau lantzeko orduan, baita izenburua jartzerakoan ere. “Hil aurreko azken egunetan, bai Chopinek bai Xenpelarrek, arreba iza zuten ondoan. Orduan, bi arreba horiek aitzakia gisa hartu ditu ikuskizuna osatzeko”. Kontakizun horren harira, Xabier Lizasok Chopinen piezak joko ditu eta Egañak, nola ez, Xenpelarren bertso jarriak. Baina hortik haratago, Egañak berak ikuskizunerako propio [...]

Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak eta Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak Bi arreba ikuskizuna aurkeztu berri dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Ikuskizunean Chopin musikagilea eta Xenpelar bertsolaria batu dituzte; hau da, musika eta bertsoa uztartuz, bi pertsonaia horien bizitza islatzeko.

Xabier Lizaso piano-jotzailea eta Andoni Egaña bertsolaria. (Aritz Mutiozabal)

Xabier Lizaso piano-jotzailea eta Andoni Egaña bertsolaria. (Aritz Mutiozabal)

Bertsoa eta pianoa uztartzeko ideia lehengusuak proposatu zion Lizasori. Horri bueltak emanez, Lanku bertso zerbitzuarekin harremanetan jarri zen, eta honek harremanetan jarri zituen Egaña eta Lizaso. “Elkarrekin hizketan, bakoitzak bere mundua azaldu zion besteari. Chopin nire gustuko musikagilea zela esan nion, eta Andonik berehala lotu zuen Xenpelarrekin”, azaldu du piano-jotzaileak.

Egañaren hitzeatn, Chopinen bizitzak “zerikusi handia” du Xenpelarrenarekin: “Gauza asko dituzte amankomunean: biak gazterik hil ziren, gaixotasun baten ondorioz; Estaturik gabeko nazioetakoak ziren; hizkuntza propioa zuten; doinuari dagokionez berritzaileak izan ziren”. Chopin eta Xenpelar izenek ere “belarrira ongi jotzen” dutela nabarmendu du bertsolariak.

Bi artisten bizitzako gertakari batek  “txispazoa” sorrarazi ziela esan du Egañak, eta hori izan dutela hari proiektu hau lantzeko orduan, baita izenburua jartzerakoan ere. “Hil aurreko azken egunetan, bai Chopinek bai Xenpelarrek, arreba iza zuten ondoan. Orduan, bi arreba horiek aitzakia gisa hartu ditu ikuskizuna osatzeko”.

Kontakizun horren harira, Xabier Lizasok Chopinen piezak joko ditu eta Egañak, nola ez, Xenpelarren bertso jarriak. Baina hortik haratago, Egañak berak ikuskizunerako propio sortutako bertsoak ere taularatuko ditu; emanaldia aurkeztuko duten tokietarako berezi sortuko dituela ere gaineratu du. Era berean, inprobisaziorako tartea ere utziko dutela adierazi du;  nolabait ere, bertsolaritza inprobisaziorik gabe ez daitekeelako ulertu.

Lehen emanaldia azaroaren 1ean eskainiko dute, Bilboko Eliseos antzokian, Jarraian, Andoaingo Basteron, Bilboko Deusto auzoan eta Errenteriako Niessen kulturgunean izango dira. Momentuz, data gehiago lotzen ari dira, baina ez dute ezer zehaztu. Hala ere, urte hasieran, urtarrilean edo otsailean, Azpeitiko sanagustin kulturgunean izango direla aurreratu du Lankuk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide