Urriaren hasieran jarriko dute martxan Orioko Antzerki Tailerra

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 18a

Patxi Santamaria aktore zumaiarra izango da Orioko Antzerki Tailerreko irakaslea. Ikastaroa urriaren 1ean abiatuko dute 18:00etan. Lehenik eta behin Santamariak ikasleekin hitz egingo du hauen nahiak ezagutzeko eta egun horretan bertan lanean hasiko dira. Tailerrean interpretazioa landuko dute parte-hartzaileek. Tailerra astean behin izango dela azaldu du Imanol Urkizuk koordinatzaileak, «2 orduko saioa izango da, astelehenetan 18:00etatik 20:00etara edo 17:30etik 19:30era, oraindik ordutegi zehatza zehazteke dugu. Momentu honetan tailerrean izena eman duen jende kopurua kontutan hartuta hileko 25 euro kostako zaio bakoitzari tailerrean parte hartzea». Dena dela, jende gehiagok ekimenean izena emango balu, hileko kuota jaitsi egingo litzatekeela jakinarazi dute antolatzaileek. Udalaren diru-laguntzarekin kalkulatu dute, zortzi lagun inguruko taldea osatzen bada hileko 20 euroko prezioa izango lukeela antzerki tailerrean parte hartzeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide