Urtero legez, aurten ere AIKO taldeak Zarautzen dantza eskolak emango ditu.
Urrian hasi eta datorren urteko ekaina bitartean astean ordu eta erdiko dantza eskolak izango dira kiroldegian.
Bi talde osatu nahi dira, lehena “Oinarrizko dantza ikastaroa” eta bigarrena “dantzagunea”.
Ikastaroa aurkezteko tailer irekia antolatu du biharko. 19:15ean izango da, kiroldegiko bigarren pisuan. Interesa duen dantzazale oro deitu dute bertaratu daitezen. Doan izango da, izena eman aurretik informazio osoa jaso dezaten.
