Alex Odriozola zumaiarra Eurosurf Junior 2012ko txapeldun

Aritz Mutiozabal 2012ko irailaren 18a

Alex Odriozola gazte zumaiarra Europako junior mailako txapelketa irabazi berri du. Europako surf federazioak antolatuta, irailaren 8tik 16ra Lacanau-n (Frantzia) jokatu den Eurosurf Junior 2012-ko txapeldun izan da, rider portugaldarren eta frantsesen aurka lehiatu ondoren. Nahiz eta kili kolo ibili zen hasierako txandetan, buelta eman zion puntuaketari berreskurapenezko txandan, ikuskizun ederra eskainiz. Final hunkigarria eta ia perfektua osatu zuen, edozein tokian lehia dezakeela eraskutsiz. Hala ere, ehuneko gutxi batzuen aldearekin irabazi zion Odriozolak Pedro Silva portugaldarrari: 16,66 puntu lortu zituen,  Silvaren 16,40 puntuen aurrean. Maxime Castillo frantsesak, bien bitartean, 12 puntu batu zituen eta Bernardo Machadok, berriz, 10, 60 puntu. "Pozik nago. Liluratuta! Aurtengo helburuetariko bat betetzea lortu dut”, adierazi zuen zumaiarrak amaieran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide