Datorren urriaren 2an yoga ikastaroa hasiko da Zestoan. Hasiera batean, astearte eta ostegunetan izango dira saioak, 17:30etatik 19:00etara bitartean, kultur etxean. Mertxe Urreta izango da ikastaroko irakaslea, eta honek hogeietabi urteko esperientzia du yogan. Honen arabera, ez dago adin mugarik yoga egiteko, eta haurdun daudenentzat ere egokia dela deritzo. Ikastaroaren inguruko informazio gehiago 943-14 78 75 telefonoan aurkitu daiteke.