Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko azken eguna irailaren 28a izango da. Lehiaketan parte hartzeko bi modalitate izango dira: ipuinak, alde batetik, eta bertso edo olerkiak, bestetik. Parte hartzaileak 16 urte edo gehiago izan behar dituzte eta Aia edo Oriokoak izan edo bertan bizitzea ezinbestekoa da Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketan parte hartu ahal izateko.