Ikastaroak eta afaria antolatu ditu biharko Hitzez elkarteak

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 18a

Bihar, asteazkena, 15:00etatik aurrera senda belarrekin botikak egiteko eta jaboiak egiten ikasteko ikastarok antolatu ditu Baserriko Emakumeen Hitzez Elkarteak. Ikastaroak Elorrixako elkarte gastronomikoan izango dira, eta ondoren Itziarren afaria egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Ikastaroak doan izango dira; ekimenetan izena eman nahi dutenek 689091841 edo 676238684 telefono zenbakira hots egin dezakete. Afarirako beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide