Murkil elkartea omendu dute Txakolin Egunean

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 17a

Larunbaten Mahats Bilketaren XIII. Jaia ospatu zuten txakolinzaleek zein herritarrek, Lege Zaharren Enparantzan. Aurten Murkil Zarauzko dendarien elkartea omendu dute, haren 30. urteurrenean. Bertan izan zen Florentino Peñagarikano, elkarteko ordezka...

Larunbaten Mahats Bilketaren XIII. Jaia ospatu zuten txakolinzaleek zein herritarrek, Lege Zaharren Enparantzan. Aurten Murkil Zarauzko dendarien elkartea omendu dute, haren 30. urteurrenean. Bertan izan zen Florentino Peñagarikano, elkarteko ordezkari gisa. Jatorri izendapena osatzen duten upeltegi guztietako mahatsa prentsatu ostean, topa egin zuten urteko lehenbiziko muztiorekin.

Topa egin ostean, Iratzarri dantza taldeak Txakolin dantza eskaini zuen, otxote baten laguntzaz. Ekitaldia Andoni Egaña eta Sebastian Lizasoren bertso saioarekin amaitu zen. Urtero legez, jendetza bildu zen bertan.

MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA MAHATS BILKETAREN XIII. JAIA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide