Zestoako Iraeta auzotik Errezileko errepidera (GI-2634) doan GI-3730 errepidea itxi egingo dute datorren asteartean, hilak 18an, bertako lurzorua konpontzeko lanak egin behar dituztelako. Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du bideak bost metro inguruko zabalera duela, eta, beraz, makinak eta ibilgailuak gurutzatzeko nahikoa leku ez dagoela. Hala, zirkulazioa 09:00etan etengo dute, eta 18:00ak bitartean egongo da itxita. Lanak “behar bezala seinalizatuta” egongo direla aurreratu du Aldundiak.