Zarauzko Bilduk honakoa jakinarazi nahi du, azken egunetan udalean lan egiten duten zinegotziez atera diren iritzien gainean :
Lehenik eta behin, asko pozten garela gai hau atera izanaz, baina gehiago poztuko ginatekeela, datu fidagarri eta egiazkoekin egingo balitz eztabaida. Datuak publikoak eta Zarauzko web orrian eskegita daudeeta nahasmenduetarako tarte handirik ez dute uzten.
Bilduk gardentasunaren alde egin zuen kanpainan, eta udal soldatena izan zen, 2011ko ekainaren 11az gero, udalean lanean hasi eta gero, hartu zuen lehen erabakia. Haren ostean, udal zinegotzien soldatak honakoak dira, eztabaidan esaten dena argituz:
Juan Luis Illarramendi Rotetak 55.234,76 euro jasotzen ditu alkate eta Kirol patronatuan dedikazio osoz jarduteagatik urtean.
Eider Illarramendik alkate-orde eta Barne Araudi eta Pertsonalaz arduratzeagatik lanaldi erdiko liberazioa du eta urtean 18.830,63 jasotzen ditu.
Iñaki Eizagirrek lanaldiko osoko liberazioa du, eta Hirigintza, Ogasuna eta Fidantzez arduratzen da: 24.497,62ko soldata du urtean.
Mikel Goenagak 39.311,72 euroko ordainsaria du %100 liberaziopean urteko Herrilanak, Azpiegiturak eta Zerbitzuak, Mugikortasuna, Mahai Soziala eta Industria eta Nekazaritza dituelarik bere ardurapean.
Ane Eizmendik Parekidetasuna, Haur eta gazteak, etorkinak, jendarte zerbitzuak eta osasunen kudeaketagatik lanaldi osoko liberazioa du eta 39.311,72 euroko soldata du urteko.
Gari Berasaluzek Euskara, Kultura, Jaiak eta Herrien arteko elkartasuna arloak kudeatzeagatik %50eko liberazioa du eta urtean 12.928 euroko ordainsaria jasotzen du.
Karmele Alberdik Adineko pertsonen gaiak jorratzen ditu, Hezkuntza eta Merkataritza eta Ostalaritza sailen arduraduna da eta lanaldi erdiko liberazioagatik 19.655,86 euroko soldata du.
Jabier Etxaburu Herritarren partaidetza, Agenda 21, Udaltzaingoa eta Herritarren arreta sailez arduratzen da eta eta ez du liberaziorik.
Alizia Osak ere, Ingurumen departamentuko arduraduna da eta ez du liberaziorik.
Bien bitartean, EAJk 36.348,8 euro jasotzen ditu bere lanagatik; PSE-EEko Gloria Vazquezek lanaldiaren %50eko liberazioagatik 19.655,86 euro eta Alderdi Popularreko bozeramaile Rafa Olaizolak aldiz, %30eko liberazioa du eta 11.793,52 euro jasotzen ditu urtean.
Aurreko legegintzaldian, aldiz, Jon Urienek 61.956,72 euroko soldata gordina zuen urteko; Jon Burgañak 49.565,18 urteko; Conchi Fuentesek 50.666,7 euro urteko; EAJko Jose Mari Agirrek 49.014,56 urteko; EAJko Maribel Albizu 49.014,56 urteko; Patxi Elolak 29.081,08; Andoni Ibargurenek 27.266,4; Rafa Olaizolak 23.896,6; Ubaldo Ortizek 39.211,76, EAJko Imanol Lasak 15.316,84 eta abar…
Aipatu bezala, 2011ko ekainaren 11n, Bildu Udaletxean ardurak hartzera sartu ondorengo lehen erabakia izan zen soldata politikoak jaistearena. Jaitsiera horren guztizkoa %48koa da: Urien alkate zen garaian udal zinegotzien guztizko kostua 984.486 eurokoa zen eta orain, aldiz, 505.397 eurokoa. Alegia, udal honek, %48an jaitsi duela gastu politikoa aurreko legegintzalditik. Bilduk gardentasunaren promesa egin zuen eta baita beste politika egiteko modu baten aldekoa ere, politikatik bizi gabe politika egin zitekeela frogatuz.
Datuak publikoak dira Eta aurreko legegintzaldiekin alderatzeko aukera ematen dugu, soldaten beherakada nolakoa izan den eta aldaketa politikoa eman zela, ekinbide politikoan ez ezik, soldatetan eta ekonomian ere garbi gera zedin.
Pozten gara eztabaida hau atera izanaz, baina datuak hor daude, eta eztabaida datu errealekin egin behar da, herritarrak nahastu gabe.