Lau kontinentetako lanak lehiatuko dira Escudero Konposizio Sariketan, bihar

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko irailaren 14a

Hauspoz Euskal HerrikoAkordeoi Elkarteak antolatuta, Francisco Escudero Nazioarteko V. Konposizio sariketa hartuko du Zarautzek bihar. Ekitaldi berezia izango da; izan ere, konposatzaile donostiarraren jaiotzaren mendeurrena da aurten. Hori dela eta, haren omenez Ramon Lazkanok sortutako Jalkin 2 obra interpretatuko dute bertan, estreinakoz. Hauspozeko lehendakari Aitor Furundarenak jakinarazi duenez, Lazkano Escuderoren ikaslea izan zen, eta hori aitzakia hartuta, akordeoi elkarteak haren omenaldirako lan bat egiteko eskatu zion. «Ez genion ezer berezirik eskatu. Ramonek oso estilo definitua dauka, eta haren esku utzi dugu guztia», azaldu du. «Ziur nago maisu handiarekin lotura izango duela obrak». Lau akordeoirentzako sortu du lana Lazkanok; Olga Morral, Maria Zubimendi, Ander Telleria, eta Nikola Tanaskovicek interpretatuko dute Jalkin 2. Lau kontinentetako lanak Herrialde askotako konpositoreek hartu ohi dute parte nazioartean geroz eta oihartzun handiagoa duen sariketa horretan. Aurten, gainera, lau kontinentetatik iritsi zaizkie lanak. Guztira, hogei lan aurkeztu dituzte, eta hainbat herrialdetatik iritsi dira horiek: Txinatik, Kanadatik, Italiatik, Erresuma Batutik, Finlandiatik, Errusiatik, Frantziatik, Euskal Herritik eta Herrialde Katalanetatik, besteak beste.  «Urtetik urtera, sariketara aurkezten dituzten lanen kopurua areagotu egiten da. Guretzat, ordea, kopurua baino adierazgarriagoa da izan duen zabalkundea», dio: «Geroz eta herrialde gehiagotatik heltzen zaizkigu lanak. Sariketak, beraz, nazioartean oihartzuna irabazi duela esan nahi du horrek». Hori [...]

Hauspoz Euskal HerrikoAkordeoi Elkarteak antolatuta, Francisco Escudero Nazioarteko V. Konposizio sariketa hartuko du Zarautzek bihar. Ekitaldi berezia izango da; izan ere, konposatzaile donostiarraren jaiotzaren mendeurrena da aurten. Hori dela eta, haren omenez Ramon Lazkanok sortutako Jalkin 2 obra interpretatuko dute bertan, estreinakoz. Hauspozeko lehendakari Aitor Furundarenak jakinarazi duenez, Lazkano Escuderoren ikaslea izan zen, eta hori aitzakia hartuta, akordeoi elkarteak haren omenaldirako lan bat egiteko eskatu zion. «Ez genion ezer berezirik eskatu. Ramonek oso estilo definitua dauka, eta haren esku utzi dugu guztia», azaldu du. «Ziur nago maisu handiarekin lotura izango duela obrak».

Lau akordeoirentzako sortu du lana Lazkanok; Olga Morral, Maria Zubimendi, Ander Telleria, eta Nikola Tanaskovicek interpretatuko dute Jalkin 2.

Lau kontinentetako lanak
Herrialde askotako konpositoreek hartu ohi dute parte nazioartean geroz eta oihartzun handiagoa duen sariketa horretan. Aurten, gainera, lau kontinentetatik iritsi zaizkie lanak. Guztira, hogei lan aurkeztu dituzte, eta hainbat herrialdetatik iritsi dira horiek: Txinatik, Kanadatik, Italiatik, Erresuma Batutik, Finlandiatik, Errusiatik, Frantziatik, Euskal Herritik eta Herrialde Katalanetatik, besteak beste.  «Urtetik urtera, sariketara aurkezten dituzten lanen kopurua areagotu egiten da. Guretzat, ordea, kopurua baino adierazgarriagoa da izan duen zabalkundea», dio: «Geroz eta herrialde gehiagotatik heltzen zaizkigu lanak. Sariketak, beraz, nazioartean oihartzuna irabazi duela esan nahi du horrek». Hori elkartearentzat «oso pozgarria» dela nabarmendu du .

Lehiaketaren helburu nagusia akordeoirako lanen sorrera sustatzea da, eta ildo horretatik, akordeoi bakarrean eta akordeoia barne hartzen duen ganbera musikako obrarik onenak saritu ohi dituzte. «Akordeoia berria da, beste musika tresna klasikoekin alderatuta. Hori dela eta, errepertorioa mugatua du». Sariketa hori antolatuta, akordeoirako errepertorioa zabaltzeko «bere lantxoa» egiten du, beraz, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak.

Ekitaldia, Modelon
Lehenbiziko aldiz, Modelo zineman izango da sari banaketa ekitaldia, 20:00etatik aurrera, eta ohiko formatuan egingo dute. Epaimahaiak lehiaketako akta irakurri aurretik, iazko irabazlearen lana entzun ahalko dute bertaratzen direnek, estreinakoz. Fabia Santcovsky konpositorea, iazko sariketako garailea, taularatuko da lehenbizi, eskerrak emate aldera. Jarraian, haren Basamortua eta oasia obra joko dute Tanakovic akordeo-jotzaileak eta Lucia Otaegi klarinete-jotzaileak.

Jalkin 2 joko du gerora akordeoi laukoteak. Aurrez, Escuderoren Uranzu obra interpretatuko du Ander Telleria akordeoi-jotzaileak.

Kontzertuak amaituta, epaimahaiak aurtengo garailea iragarriko du. Irabazleak 2.000 euroko saria eskuratuko du, eta haren obrakaleratuko dute. Irabazleen lanez gain, sariketan parte hartu duten bestelako lanak ere argitara emango dituzte, epaimahaiak hala erabakiz gero.

Sariketaz gain, bestelako ekitaldiak ere antolatu ditu Hauspozek, akordeoi musikagintzako ikastaroa eta zenbait kontzertu, esaterako. Gaur izango da azken emanaldia, Tanascovic serbiarraren eta Teresa Albero abeslari liriko valentziarraren eskutik. Modelon izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide