Arroa Behean egitekoak diren babes ofizialeko bost etxebizitza zozkatu ditu gaur goizean Eusko Jaurlaritzak. Orain, arduradunek beste ikerketa bat egingo dute, etxebizitzak egokitu zaizkien pertsonek beste etxebizitzarik ez dutela jabetzan frogatzeko. Halaber, hilabete edo hilabete eta erdira beste zozketa bat egingo dute, pertsona bakoitzari zein etxebizitza dagokion jakiteko. Sustapen publikoko hogeita hamabost etxebizitza babestu eraikiko dituzte Arroa Beheko Rezola eremuan, baina horietatik 30 etxebizitzak jabea dute dagoeneko. Dozena bat lagun elkartu da eguerdian, zozketa unean, Zestoako Udaletxean.
