Akuako Birarako izena emateko zerrenda bete da

Nerea Uranga 2012ko irailaren 13a

Igandean jokatuko da VII. Akuako Bira herri lasterketa, 10:30ean Akuako baseliza ondotik irtenda. 150 lagunek eman zezaketen izena eta dagoeneko zerrenda beteta dute. “Internetez eta Zestoako kiroldegian jarri dugu izena emateko aukera, baina bet...

Igandean jokatuko da VII. Akuako Bira herri lasterketa, 10:30ean Akuako baseliza ondotik irtenda. 150 lagunek eman zezaketen izena eta dagoeneko zerrenda beteta dute. “Internetez eta Zestoako kiroldegian jarri dugu izena emateko aukera, baina bete egin da. Orain, izena ematen dutenak erreserba bezala ditugu, beti bateren bat izaten delako aurretik izena eman eta lasterketa egunean etortzen ez dena. Bestela, dortsalik gabe irten nahi duenak horretarako aukera izango du, lasterketaz gozatuz”, dio Pedro Cabanillas lasterketaren antolatzaileetako batek. Lasterketak 7.800 metroko luzera du, “aurreneko buelta Akuako baserri guztietatik pasatuz egiten da eta bigarrenean galtzadatik  bailarari buelta guztia emate zaio. Lasterketa zoragarria da”, dio.

Parte-hartzaile guztien artean, Zestoako Fati tabernari esker, kamisetak banatuko dituzte eta baita hamaiketakoa ere. Lasterketako helmugara aurrena iristen diren bost gizonezkoei eta emakumezkoei bailarako produktuak (gaztak, oilaskoak…) banatuko dizkiete sari bezala. Horrez gain, tarteko helmugan aurrena izaten diren lehen gizonezkoak eta lehen emakumezkoak 2,5 kilo txuleta eskuratuko dituzte. Tarteko helmuga irteeratik 720 metrora dago, Goikoetxe baserriaren ondoan.

Korrikalarien lasterketaren ondoren bailarako asto lasterketa jokatuko da, aurten bosgarrena. 7-8 astok parte hartuko dutela uste dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide