PSE-EE: «Emaitza onekin jarraituz gero, soberan egongo da atez atekoa»

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko irailaren 13a

Urola Kostako Udal Elkartearen datuen arabera, 61.000 kilo hondakin organiko gehiago jaso dira  urtebetean Zarautzen. 2011ko maiatzean 24.000 kilo bildu ziren; aurten, hilabete berean, 85.000 kilora igo da jasotako hondakin organikoen kopurua. Bestalde, abuztua bitartean 6.100 familiak  eman dute izena edukiontzi marroia erabiltzeko. «Emaitza onak dira. Joera horrekin jarraituz gero, atez atekoa soberan egongo da, beraz», nabarmendu du Zarauzko PSE-EE alderdiko bozeramaile Patxi Elolak. «Denbora pasatu ahala, ikusten ari gara atez atekoa ez dela beharrezkoa», gehitu du haren kide Gloria Vazquezek. «Zarautzen urtebetean jasotako hondakin organiko kopurua hirukoiztu dugu, Bildu kontra egonik». Haren arabera, atez atekoa «inposatzea» ez dela «beharrezkoa» , beraz. «Zarauztarrok ongi ulertzen dugu birziklatzea ezinbestekoa dela. Hori dela eta, atez atekorik ez dugula nahi argi esan dugu».  Birziklapena bai, atez ateko bilketa ez plataformako kideek bildutako 8.000 sinadurei egin dio erreferentzia PSE-EEko zinegotziak. «Inposaketa bidez» «Azken urtean hainbat mozio aurkeztu dugu, bakarka edo beste alderdiekin batera, birziklatzearen alde. Bilduren erantzuna argi ikusi dugu: birziklatzearen alde bai, baina inposaketa bidezko birziklatzearen alde agertu dira alderdiko ordezkariak», gehitu du Elolak. Horren harira, «atez atekoa inposatzeko Bilduren benetako arrazoiak» zeintzuk diren jakin nahi dute PSE-EEko kideek: «Ez dugu zergatia ulertzen». Ondorioz, Bilduren «proposamen irrealak ahaztu» egin behar dira Vazquezen arabera: [...]

Urola Kostako Udal Elkartearen datuen arabera, 61.000 kilo hondakin organiko gehiago jaso dira  urtebetean Zarautzen. 2011ko maiatzean 24.000 kilo bildu ziren; aurten, hilabete berean, 85.000 kilora igo da jasotako hondakin organikoen kopurua. Bestalde, abuztua bitartean 6.100 familiak  eman dute izena edukiontzi marroia erabiltzeko. «Emaitza onak dira. Joera horrekin jarraituz gero, atez atekoa soberan egongo da, beraz», nabarmendu du Zarauzko PSE-EE alderdiko bozeramaile Patxi Elolak. «Denbora pasatu ahala, ikusten ari gara atez atekoa ez dela beharrezkoa», gehitu du haren kide Gloria Vazquezek. «Zarautzen urtebetean jasotako hondakin organiko kopurua hirukoiztu dugu, Bildu kontra egonik».

Haren arabera, atez atekoa «inposatzea» ez dela «beharrezkoa» , beraz. «Zarauztarrok ongi ulertzen dugu birziklatzea ezinbestekoa dela. Hori dela eta, atez atekorik ez dugula nahi argi esan dugu».  Birziklapena bai, atez ateko bilketa ez plataformako kideek bildutako 8.000 sinadurei egin dio erreferentzia PSE-EEko zinegotziak.

«Inposaketa bidez»
«Azken urtean hainbat mozio aurkeztu dugu, bakarka edo beste alderdiekin batera, birziklatzearen alde. Bilduren erantzuna argi ikusi dugu: birziklatzearen alde bai, baina inposaketa bidezko birziklatzearen alde agertu dira alderdiko ordezkariak», gehitu du Elolak. Horren harira, «atez atekoa inposatzeko Bilduren benetako arrazoiak» zeintzuk diren jakin nahi dute PSE-EEko kideek: «Ez dugu zergatia ulertzen».

Ondorioz, Bilduren «proposamen irrealak ahaztu» egin behar dira Vazquezen arabera: «Bildu instituziotara zapalgailu bat bezala iritsi da, aurrez egindako guztia gaizki dagoela esanez. Egin duen gauza bakarra orain arteko plangintza zuzena hankaz gora jartzean izan da, alternatiba egonkorrik aurkeztu gabe».

Elolak gogoratu du Bildu errauste plantaren kontra agertu dela behin eta berriz: «Horren ondorioak nabarmenak dira Zarautzen». Zabortegia «gainezka» dagoela dio, eta kiratsa, kaioen etorrera, kamioien joan-etorri ugari eta beste hainbat arazo sortzen dituela. Horrez gain, isurketa arriskutsuak ere izan direla ohartarazi du Vazquezek: «Joan den ostegunean prentsaren bitartez jakin genuen Urtetako zabortegitik gai arriskutsuak isuri zirela Abendañoko errekara. Isurketa horren ondorioz, arrain ugari hil ziren».

Zabortegia «arriskutsua» da beraz, eta «lehenbailehen» itxi behar da. Europako legediak ere hori dioela gogoratu du. Hori dela eta, errauste planta «behar-beharrezkoa» dela dio.

Egungo sistema zabaldu
Proposamen berriak landuko dituztela nabarmendu du Elolak. Ildo horretatik, bosgarren edukiontziaren sistema are gehiago indartu daitekeela zehaztu du , eta horrez gain, besteak beste, bilketa sistema hori ikastetxeetara, Merkatu plazara, ostalaritzara eta elkarte gastronomikoetara  ere zabaldu behar dela. «Bilduk birziklapenaren aldeko benetako apustua egiten badu, emaitza horiek gora egingo dute».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide