Gaur goizean Orioko Udal Kanpineko argitegi sistema berria aurkeztu dute Udaleko ordezkariek eta proiektu berritzailea garatu duten enpresetako arduradunek. Orioko alkate Beñat Solaberrietak prentsa agerraldian azaldu duenez, «gaur egungo egoera ekonomikoa kontutan hartuta jasangarritasuna bultzatzen duten eta murrizten eta aurrezten laguntzen duten sistemak ezinbestekoak direla uste dugu. Domotika bidez kontrolatzen den argitegi sistema berritzaile honek baldintza horiek betetzeaz gain, etorkizunari begira inbertsio txikiak eginez aukera asko ere eskainiko dizkigu».
Orioko Kanpinean argiztapen adimenduna ezarri dute eta sistema horren bidez %85ean murriztuko da enegia elektrikoaren kontsumoa. Horretaz gain, kale-argi berriek wifi errepikagailu bezala ere funtzionatzen dute eta korronte elektrikoaren bidez kanpin osoan wifi seinalea izatea lortu dute.