Kimu Haurreskolak matrikulazio epea zabalik du oraindik

Urola Kostako Hitza 2012ko ira. 13a, 13:07

Eskualdeko ikastetxe eta haurreskola askok pasa den astean ireki zituzten ateak eta ikasturte berria abiatu zuten. Aiako Kimu Haurreskolak esaterako, irailaren 6an bederatzi umerekin abiatu zuen ikasturtea. Ikasturtea abiatu badute ere matrikulazio epea oraindik zabalik dagoela azaldu dute bertako arduradunek. Izan ere, haurreskolak 21 umentzat lekua du, eta aurten bederatzi haurrek soilik eman dute izena. Toki horien %75a bete arte haurreskolako matrikulazio epea zabalik jarraituko duela adierazi dute. Informazioa haurreskolan Haurrak Aiako Kimu Haurreskolara eraman nahi dituzten gurasoek haurreskolan bertan jaso dezakete zerbitzuari buruzko informazioa. Horretaz gain, 943134665 telefono zenbakira hots eginda edo kimu.aia@haurreskolak.net helbidera idatzita ere lortu daiteke informazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide