TKEko ‘play off’-era joateko autobusa antolatu dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 13a

Gaur iluntzera arte eman ahalko da izena, estropadetara autobusez joateko; 10 euro kostako da. Asteburuan San Miguel Ligako igoera-jaitsiera kanporaketak jokatuko dute Zumaia, Orio, Santurtzi eta Amegrovek. Larunbatean Bermeon jokatuko dute estropada eta igandean, berriz Portugaleten izango dute galdu ezineko hitzordua. Herritarrak Zumaia Altuna Uria trainerua animatzera joan daitezen Zumaiako Arraun Elkarteak autobusak antolatu ditu. Larunbatean 15:00etan aterako da autobusa Garoa taberna aurretik eta 20:00etan aterako da Bermeotik, estropada osoa amaitzen denean. Igandean 09:00etan irtengo da autobusa Garoa tabernaren aurretik eta 14:00etan abiatuko da autobusa Potugaletetik Zumaia aldera. Bidaia 10 euro pertsonako Bidaia bakoitzak 10 euro pertsonako kostua izango du eta autobusean estropadak ikustera joan nahi dutenek gaur iluntzea baino lehen eman beharko dute izena Algorri, Kresala eta Ttakun tabernetan. Izena eman eta ordaintzerakoan telefono zenbakia ere eman beharko dute, autobusa osatuko ez balitz antolatzaileek izena eman dutenei jakinarazi diezaieten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide