Frontenis txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Karkara.eus 2012ko irailaren 12a

Irailaren 28an hasiko da txapelketa

Orioko Pilota elkartekoak frontenis txapelketa antolatzen hasiak dira eta bi asteotan barrena izena emateko

aukera izango dute txapelketa jokatu nahi dutenek. Horretarako Karela kiroldegira jo eta jokalarien nor...

Irailaren 28an hasiko da txapelketa

Orioko Pilota elkartekoak frontenis txapelketa antolatzen hasiak dira eta bi asteotan barrena izena emateko aukera izango dute txapelketa jokatu nahi dutenek. Horretarako Karela kiroldegira jo eta jokalarien nortasun agiria, e-posta helbidea, telefono zenbakia eta bakoitzaren datuak jasoko dituzte antolatzaileek eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.

Partidak ostiraletan jokatuko dituzte 18:00etatik aurrera eta ezingo dira atzeratu; beraz, bikoteko kideak ez ezik ordezkoa zein den ere esan beharko da  izena ematerakoan. 

Izena ematen duten guztiekin bilera egingo dute irailaren 25ean, 20:00etan txapelketaren xehetasunak adierazteko. Txapelketa, irailaren 28an hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide