
Asteburu honetan hasiko dituzte partidak hainbat mailatako pilotariek (Ane Olaizola/Urola Kostako Hitza)
Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako partiduak asteburu honetan hasiko dituzte. Aurreneko egunean partidak jokatuko dituzten pilotariak hauek dira: kadete bigarren mailan Miranda Zubizarreta zestoarrak Andoaingo Gaztelekuko kirolariaren kontra jokatuko du; kadete lehen mailan, Salegi eta Arantzeta zestoarrak Zegamako Tartaloetxe elkartekoen aurka ariko dira; eta jubeniletan Adonis eta Salegi Astigarragakoen aurka ariko dira.
Helduei dagokienez, hirugarren mailan Salegik eta Izagirrek Iparraldeko bikotearen aurka jokatuko dute. Zestoako elkartekoek azaldu dutenez, Iparraldeko pilotari afizionatuek Gipuzkoan jokatzen dute txapelketa honetan.