2.696 lagunek jaitsi dute Zarautz App aplikazioa

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 12a

Abuztuan Iphone eta Android mugikorretarako Zarautz aplikazioa argitaratu zenetik, 2.696 pertsonek deskargatu dute. «Kopurua oso altua da, erabiltzaile asko izan dituela adierazten du eta ebaluatzeko eta iritziak jasotzeko unea da. Orain, ekarpenak j...

Abuztuan Iphone eta Android mugikorretarako Zarautz aplikazioa argitaratu zenetik, 2.696 pertsonek deskargatu dute. «Kopurua oso altua da, erabiltzaile asko izan dituela adierazten du eta ebaluatzeko eta iritziak jasotzeko unea da. Orain, ekarpenak jaso eta hobekuntza berriak sartzeko baliatuko dugu denbora hau”», diote arduradunek. Interesa dutenek doan jaitsi dezakete. Android telefonoa dutenek Google Play programaren bitartez egin ahalko dute, eta Iphonea dutenek, berriz, Itunes-en bidez. Bilatzailean aplikazioaren izena idatzi behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide