Frontenis txapelketa antolatu dute Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 12a

Aurten ere Frontenis Txapelketa antolatu du Orioko Pilota Elkarteak. Antolatzaileek azaldu dutenez, partidak ostiraletan jokatuko dira 18:00etatik aurrera, eta ez da partidak atzeratzeko aukerarik izango; beraz, txapelketan izena ematerako orduan ordezkoaren izena ere jarri behar da. Frontenis Txapelketan parte hartu nahi dutenek bikoteko 10 euro ordaindu beharra izango dute. Orioko Kiroldegian eman beharko da izena; bertan, izen abizenak, NAN zenbakia, korreo elektronikoa eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira; asegurua egiteko beharrezkoak baitira. Irailaren 28an lehen partidak Informazio bilera irailaren 25ean izango da eta txapelketako lehen partidak, berriz, irailaren 28an jokatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide