Itsasoan Zumaiako herria eta herritarren izaera eta bizimodua islatzen duen moluskurik bada, hori olagarroa da. Kultura oso bat sortu da Zumaian olagarroaren inguruan, eta, horregatik, urtero-urtero irailean olagarroa omentzen dute zumaiarrek Olagarroaren Egunean.
Larunbaterako aurreikusi dute aurtengo Olagarro Eguna, eta antolatzaileek dena prest dute egun handirako. Aurreko urtetan bezala, 2012ko Olagarro Egunean jai giroa izango da nagusi, eta horretarako ekimenez betetako egitaraua antolatu dute.
Dena dela, astean zehar ere izango da festarekin zerikusia duen kultur egitasmorik; bihar bertan herria Olagarro Eguneko giroan murgiltzeko Zumaia eta olagarroa liburua aurkeztuko baitute 19:00etan Alondegian.
Batel estropadak
Olagarro Eguneko Bandera batel estropadek jendetza biltzen dute urtero eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, gaur bertan amaituko da estropadetan parte hartu ahal izateko izena emateko epea.
Horretaz gain, Olagarro Eguneko VI. Bandera batel estropada antolatzeko bilera gaur egingo dela ere azaldu dute. 19:00etan gaztetxoekin bilduko dira eta 19:30ean helduekin. Beharrezkoa da talde bakoitzeko arduradun bat bilerara joatea.
Argazki Rallya
Udalak eta Disitira Elkarteak antolatzen duten Argazki Rallyan parte hartu nahi dutenek, berriz, larunbatean bertan eman beharko dute izena 08:30etik 09:30era bitartean Turismo bulegoan.
Olagarro Eguna
Irailak 13, bihar
19:0etan. Zumaia eta olagarroa liburua aurkeztuko dute, Alondegian.
Irailak 15, larunbata
09:00etan. Txistulariek diana joko dute.
Goiz partean. Distira Elkarteak antolatuta, VIII. Argazki Rallya izango da.
10:00etatik 13:30era. Lehiaketa Gastronomikoa jokatuko da. Herriko elkarte eta koadriletako sukaldariak Eusebio Gurrutxaga plazan arituko dira lanean.
10:30etik 14:30era. Elikagaien Azoka, eta edari eta janari dastaketa izango da Eusebio Gurrutxaga plazan.
11:00etatik 13:30era. Haur eta gaztetxoentzat aintzinako jolasak izango dira Gernika parkean.
11:00etatik 14:00etara. Kofradian arrainen benta aretoa ikusteko aukera izango da.
11:15etan. Hamaiketakoa egingo dute Pulpo Elkartean olagarro-harrapatzaileak izandakoek.
11:30ean. Koadrilen arteko batel estropada, Olagarro Eguneko VI. Bandera jokatuko da.
Ordu berean. Batel Eroak batel elkartearen erakustaldia izango da Gernika parkean.
11:30etik 13:00etara. Irrati kontrol bidezko ontzien saioak izango dira Moilaberriko zubiaren eta Zubi Txikiaren artean.
12:00etan. Beheko Plaza Abesbatzak saioa emango du.
13:30ean. Lehiaketa Gastronomikoko saria banatuko dira.
Goiz partean. Olagarro zopa banatuko da txosnetan eta estropada eremuan jarriko den txosnan brotxetak banatuko dira.
14:30ean. Herri bazkaria izango da Eusebio Gurrutxaga plazan.
17:00etan. Itsas Kiroldegi paretik, Txomin Agirre kairaino koadrilen arteko batel estropada Olagarro Eguneko VI. Bandera jokatuko da. Irabazleek helmugan bertan jasoko dute bandera.
Ordu berean. Kukaina eta uretako jokoak izango dira arranpla parean.
17:00etatik 20:00etara. Kofradian arrainen benta aretoa ikusteko aukera izango da.
17:30etik 19:30era. Irrati kontrol bidezko ontzien saioak izango dira Moilaberriko zubiaren eta Zubi Txikiaren artean.
18:30etik aurrera. Olagarro brotxetak eta sagardoa banatuko da txosnetan.
Ordu berean. Zumaiako Kantuzaleak taldea kalejiran irtengon da.
19:30ean. Getariako konpartsaren
Bollywood ikuskizuna izango da Zumaiako kaleetan zehar; Ondartxo plazatik Eusebio Gurrutxaga plazaraino.
22:30etik 02:00etara. Disko Festa izango da Kofradian.