Goierriko Bira osatuko dute Pagoeta Mendizale Elkarteko kideek. Pasa den neguan egitekoak ziren, baina elurtea zela-eta, atzeratu egin zuten. Ildo horretatik, udako oporraldiaren ostean, aipatu birako bigarren txangoa antolatu dute. Honakoa izango da ibilbidea: Udana Gaina-Artzanburu-Aizkorritxo-Oltza-San Adrian- Otaurte Mendi. Interesa dutenek, ohi bezala, Mendizabal kinkiladendan eman beharko dute izena, ostiralera bitartean. Igandean 07:00etan irtengo dira parte-hartzaileak Agoueseko biribilgunetik.