Kiroldegia irekita dago bi astez itxita egon eta gero

Karkara.eus 2012ko irailaren 11

Konponketak eta mantentze lanak egin dituzte

Abuztuaren 27tik irailaren 10era itxita egon eta gero, irekita dago Karela kiroldegia. Konponketak egin dituzte, eta horrez gain, urteroko mantentze lanak ere egin dira: aldageletako txukunketak, fitness g...

Konponketak eta mantentze lanak egin dituzte

Abuztuaren 27tik irailaren 10era itxita egon eta gero, irekita dago Karela kiroldegia. Konponketak egin dituzte, eta horrez gain, urteroko mantentze lanak ere egin dira: aldageletako txukunketak, fitness gelako makinen mantentzea eta igerilekua hustu eta barrutik dena garbitzea, besteak beste. Horrez gain, pista nagusiko lurreko marra berriak margotu dituzte, squasheko argitasun arazoak konpondu dira eta plataforma berezi batekin pistako argiteria txukundu dute. Bukatzeko, kiroldegiko pitzadurak konpondu eta euri-urak biltzeko kanala eta hodiak jarri dituzte fatxadan.

Laster jarriko dira ikastaroak martxan eta izen emate epea ere irekita dago. Informazioa nahi duenak, 943 894 428 zenbakira deitu edota bertaratzearekin nahikoa du. Harrera ordutegia 08:00etatik 12:30era eta 14:30etik 20:30era da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide