Euskal Jai Egunean, igandean, lehiaketa berezia izan zen Putzuzulon. Lehenbiziko aldiz Triki Air Txepelketa egin zuten. Urretxu, Usurbil, Getaria eta “mundu guztitik etorritako trikitiairlariek” hartu zuten parte bertan, eta arratsalde “umoretsua” igaro zuten bertaratu zirenek. Ildo horretatik, Xakela Gaztetxe Asanbladak eta Gurekin Jai festa batzordeak “festa parte-hartzaileen aldeko apustua egiten jarraituko” dutela nabarmendu dute. Hain zuzen, datorren urterako Munduko II. Triki Air Txepelketa prestatuko dutela aurreratu dute: “Izen ematea, arauak eta kontu guztian berri laster emango du Euskal Herriko Triki Air Federazioak”.