Usua Garinek ‘Rhythm of life’ dokumentala aukeztuko du bihar, Sortaldean

Aritz Mutiozabal 2012ko irailaren 11

Bartzelonako egonaldian filmatutako Rhythm of life dokumentala aukeztuko du Usua Garinen (Zarautz, 1987), bihar arratsaldean, 19:00­etatik aurrera, Sortaldea Kultura Eremuan. Hona hemen biharko egunkarian argitaratuko dugun elkarrizketaren aurrerapena: Noiz hasi zen erritmoa hartzen ‘Rhythm of life’ dokumentala? Duela bi urte Bartzelonara joan nintzen dokumentalgintzako mas­ter ikasketak egitera, eta master horretatik sortu zen ekoizpena. Ikasle guztiok proiektu bat aurkeztu behar izan genuen, eta, ondoren, eskolak duen programa baten bitartez, aurrera aterako diren hiru proiektu aukeratzen dituzte; horien artean nirea zegoen. Jarraian, klasekide guztiok hiru taldetan banatu ginen, bakoitzak rol edo ardura bat hartuta, dokumentalak lantzen hasteko. Espero zenuen guztien artean zure proposamena aukeratzea? Jende ugari ginen, eta proiektu oso interesgarriak zeuden. Aurkezterakoan, norbere ideia nola  saltzen genuen ere kontuan hartuko zutela esan ziguten. Nik irudi ikusgarri batzuk erakutsi nizkien, Kiyan dokumentaleko pro­tagonis­tarenak, eta gustatu egin zitzaien. Zergatik aukeratzen duzu dantza garaikidea eta aipatutako  dantzari horren egunerokoa gai bezala? Dokumentalak gurekin harreman intimoa izan zuen zerbaiten inguruan izan behar zuela esan ziguten. Pertsonalki lotzen zigun gaia baldin bazen, lantzeko, haria lortzeko eta ukitu propioa emateko errazagoa egingo zitzaigula. Azken finean, lanarekin identifikatuta sentituko ginela. Nik txiki-txikitatik egin dut dantzan, Garbiñe Azpitarteren Gabota dantza eskolan. Hemezortzi urterekin, ordea, nire ikasketak egin nituen, baina [...]

Bartzelonako egonaldian filmatutako Rhythm of life dokumentala aukeztuko du Usua Garinen (Zarautz, 1987), bihar arratsaldean, 19:00­etatik aurrera, Sortaldea Kultura Eremuan. Hona hemen biharko egunkarian argitaratuko dugun elkarrizketaren aurrerapena:


Noiz hasi zen erritmoa hartzen ‘Rhythm of life’ dokumentala?
Duela bi urte Bartzelonara joan nintzen dokumentalgintzako mas­ter ikasketak egitera, eta master horretatik sortu zen ekoizpena. Ikasle guztiok proiektu bat aurkeztu behar izan genuen, eta, ondoren, eskolak duen programa baten bitartez, aurrera aterako diren hiru proiektu aukeratzen dituzte; horien artean nirea zegoen. Jarraian, klasekide guztiok hiru taldetan banatu ginen, bakoitzak rol edo ardura bat hartuta, dokumentalak lantzen hasteko.
Espero zenuen guztien artean zure proposamena aukeratzea?
Jende ugari ginen, eta proiektu oso interesgarriak zeuden. Aurkezterakoan, norbere ideia nola  saltzen genuen ere kontuan hartuko zutela esan ziguten. Nik irudi ikusgarri batzuk erakutsi nizkien, Kiyan dokumentaleko pro­tagonis­tarenak, eta gustatu egin zitzaien.
Zergatik aukeratzen duzu dantza garaikidea eta aipatutako  dantzari horren egunerokoa gai bezala?
Dokumentalak gurekin harreman intimoa izan zuen zerbaiten inguruan izan behar zuela esan ziguten. Pertsonalki lotzen zigun gaia baldin bazen, lantzeko, haria lortzeko eta ukitu propioa emateko errazagoa egingo zitzaigula. Azken finean, lanarekin identifikatuta sentituko ginela. Nik txiki-txikitatik egin dut dantzan, Garbiñe Azpitarteren Gabota dantza eskolan. Hemezortzi urterekin, ordea, nire ikasketak egin nituen, baina beti galdetu egin izan diot nire buruari dantzan jarraitu izan banu edo beste bide batzuk urratu izan banitu zer-nolako bizitza izango nukeen gaur egun. Nik bide hori zein izango zen jakiteko gogoa neukan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide