Zuhar Iruretagoienaren ‘Vexations’ bideoa Guggenheimen da ikusgai

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 11

Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarraren Vexations lanaren gaineko bideoa ikusgai da Guggenheim museoan, gaurtik hasita urriaren 7ra arte. Bilboko arte zentroaren hamabosgarren urteurreneko ospakizunen barruan antolaturiko erakusketako piezatako bat da zarauztarrarena. Rekalde beka medio zarauztarrak Hendaiako Nekatonea etxean egindako ekintza bat du oinarri bideoak. Bi musikari zintzilikatu zituen sabaitik, Santiago Latorre eta Jurdana Otxoa, eta Erik Satie konposatzailearen Vexations pieza interpretarazi zien, etengabe. Bi minutukoa da konposizioa, baina 840 aldiz jarraian jo zuten musikariek. Bietako batek “gehiago jasan ezin zezakeenean” jotzeari uztea adostu zuten artistarekin. Iruretagoienaren arabera, “erabateko iraina” da hori. 23 minutu eta 20 segundoko bideoa “gogorra” dela dio zarauztarrak. “Ikuslea, baina, indarkeria ez zaiola bideoari zor konturatzen da, konposizioari berari baizik”. Zuhar Iruretagoiena: “Arteari muga estua jarri diote: polita eta ulergarria izan behar du.       

Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarraren Vexations lanaren gaineko bideoa ikusgai da Guggenheim museoan, gaurtik hasita urriaren 7ra arte. Bilboko arte zentroaren hamabosgarren urteurreneko ospakizunen barruan antolaturiko erakusketako piezatako bat da zarauztarrarena.

Rekalde beka medio zarauztarrak Hendaiako Nekatonea etxean egindako ekintza bat du oinarri bideoak. Bi musikari zintzilikatu zituen sabaitik, Santiago Latorre eta Jurdana Otxoa, eta Erik Satie konposatzailearen Vexations pieza interpretarazi zien, etengabe. Bi minutukoa da konposizioa, baina 840 aldiz jarraian jo zuten musikariek. Bietako batek “gehiago jasan ezin zezakeenean” jotzeari uztea adostu zuten artistarekin. Iruretagoienaren arabera, “erabateko iraina” da hori.

23 minutu eta 20 segundoko bideoa “gogorra” dela dio zarauztarrak. “Ikuslea, baina, indarkeria ez zaiola bideoari zor konturatzen da, konposizioari berari baizik”.

Zuhar Iruretagoiena: “Arteari muga estua jarri diote: polita eta ulergarria izan behar du. 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide