Kontxako estropadako marka berria ezarri du Zumaiako nesken traineruak

Getariako Hitza 2012ko irailaren 11

Zumaia Salegi Jatetxea traineruak irabazi zuen igande eguerdian Kontxako Estropadako bigarren jardunaldia. Estropada irabazteko lehia estua jokatu zuten Galizia, Zumaia, Getaria-Tolosa eta San Juango traineruek Donostiako uretan eta azken luzean erabaki zen irabazlea nor izango zen; Zumaiako emakumezkoen trainerua izan zen lehena. Marka ezarri du Zumaiak Zumaiarrek estropada irabaztea lortu bazuten ere, Kontxako Estropadako lehen jardunaldian Galiziako selekzioak gainontzeko traineruei atera zien denbora tartea kontuan hartuta, aurtengoan ere bosgarren urtez jarraian Kontxako Bandera Galizia aldera joan da. 2012ko Kontxako Estropadako sailkapen orokorrean Zumaia izan da bigarren sailkatua, galiziarrengandik 12 segundura. Gainera, zumaiarrek bigarren jardunaldiko estropada irabazteaz gain, Emakumezkoen Kontxako Estropadako marka jartzea ere lortu zuten igandean. Izan ere, bi ehunenekotan hobetu dute zumaiarrek lehenengo igandean Galiziako selekzioak ezarri zuen marka, 10:35,62 denboran zeharkatu zuen eskualdeko taldeak estropada eremua. «Zorionak Zumaiari» Sailkapen orokorrean hirugarren postua Getaria-Tolosa traineruarentzat izan zen. Getaria-Tolosak joaneko luze ona egin zuen igandean, Galizia eta Zumaiarekin batera lehen postua lortzeko lehia bizi-bizia jokatu baitzuen; hiru segunduko tartean iritsi ziren hiru traineruak ziabogara. Taldeko entrentzaile Angel Larrañagak uste du taldeak bere maila eman zuela. «Helmugara Zumaia, Galizia eta gu bost segunduren barruan iristea goraipatzekoa dela uste dut. Lehenengo luzean borroka gogorra izan zen eta bueltan ere estropada eremuaren erdira [...]

Garaipena ospatzen

Zumaia-Salegi Jatetxea trainerua igandean estropada jokatu ondoren Donostiako portura iristen (Arnaitz Rubio Aprea / Baleike)

Zumaia Salegi Jatetxea traineruak irabazi zuen igande eguerdian Kontxako Estropadako bigarren jardunaldia. Estropada irabazteko lehia estua jokatu zuten Galizia, Zumaia, Getaria-Tolosa eta San Juango traineruek Donostiako uretan eta azken luzean erabaki zen irabazlea nor izango zen; Zumaiako emakumezkoen trainerua izan zen lehena.

Marka ezarri du Zumaiak
Zumaiarrek estropada irabaztea lortu bazuten ere, Kontxako Estropadako lehen jardunaldian Galiziako selekzioak gainontzeko traineruei atera zien denbora tartea kontuan hartuta, aurtengoan ere bosgarren urtez jarraian Kontxako Bandera Galizia aldera joan da.

2012ko Kontxako Estropadako sailkapen orokorrean Zumaia izan da bigarren sailkatua, galiziarrengandik 12 segundura.

Gainera, zumaiarrek bigarren jardunaldiko estropada irabazteaz gain, Emakumezkoen Kontxako Estropadako marka jartzea ere lortu zuten igandean. Izan ere, bi ehunenekotan hobetu dute zumaiarrek lehenengo igandean Galiziako selekzioak ezarri zuen marka, 10:35,62 denboran zeharkatu zuen eskualdeko taldeak estropada eremua.

«Zorionak Zumaiari»
Sailkapen orokorrean hirugarren postua Getaria-Tolosa traineruarentzat izan zen. Getaria-Tolosak joaneko luze ona egin zuen igandean, Galizia eta Zumaiarekin batera lehen postua lortzeko lehia bizi-bizia jokatu baitzuen; hiru segunduko tartean iritsi ziren hiru traineruak ziabogara. Taldeko entrentzaile Angel Larrañagak uste du taldeak bere maila eman zuela. «Helmugara Zumaia, Galizia eta gu bost segunduren barruan iristea goraipatzekoa dela uste dut. Lehenengo luzean borroka gogorra izan zen eta bueltan ere estropada eremuaren erdira arte ez zegoen hiru traineruen artean alderik, elkarren parean izan ziren denak. Uste dut, goi mailako selekzioari gipuzkoarren artean modu horretan eustea oso albiste ona dela Gipuzkoako emakumezkoen arraunarentzat».

Horretaz gain, zumaiarren lana ere aitortu du Getaria Tolosako entrenatzaileak «Bigarren postuan sailkatu badira ere, zorionak eman nahi dizkiot Zumaiako traineruari denboraldian zehar egin duen lanagatik. Ez dugu ahaztu behar Galiziako Rianxeira trainerua selekzio bat dela. Arraun munduan murgilduta gaudenok usten dugu emakumezkoen arraunari mesede txikia egiten diola selekzio bat ekartzeak; guk gauza bera egingo bagenu ezinezkoa izango litzatekeelako Euskotren Liga edo Kontxako Estropada jokatzea, Galiziak eta Euskadi soilik jokatuko bailukete bertan».
Kontxako estropada. Denbora.
Bigarren jardunaldia
 1.- Zumaia Salegi Jatetxea. 10:35,62.
2.- Rianxeira Mecalia. 10:37,68.
3.- Getaria-Tolosa. 10:41,96.
4.- San Juan Iberdola. 10:49,74.

Sailkapen orokorra
1.- Rianxeira Mecalia. 21:13,32.
2.- Zumaia Salegi Jatetxea. 21:25,58
3.- Getaria-Tolosa. 21,27.08
4.- San Juan Iberdrola. 21:45,56.

———————————-

Kike Manterola. Zumaia Salegi Jatetxea traineruko entrenatzailea

«Aurreko igandean baino lasaiago zeuden arraunlariak»

Manterola

Kike Manterola (Aiora Larrañaga/Urola Kostako Hitza)

Zumaia Salegi Jatetxea traineruko entrenatzaile Kike Manterolak (Zumaia, 1970) Kontxako bigarren jardunaldia izan du hizpide.

Nola baloratzen duzu igandeko estropada?
Oso gustura nago. Aurreko astean sentipen txarrarekin bueltatu ginen etxera, eta guretzat garrantzitsua zen denboraldian zehar eman dugun mailan amaitzea.

Zer iruditu zitzaizun estropada?
Denboraldian zehar jokatu ditugun estropaden antzekoa izan zen. Bagenekien geure lana
eginez gero, lehia estua izango zena, eta hori gertatu da. Gakoa aurreko igandean egin genituen akatsak ez errepikatzea zen. Arraunkada lasaiagoa jarraituz arraunean egin genuen. Aurreko aldian presaka atera ginen, eta estropadan zehar horri buelta eman ezinik aritu ginen. Igandean lasaiago irten ginen, estropadari amaiera ona emateko indarrak gordez.

Astean zehar arraunlariei emandako animoak eta aholkuek eragina izan al dute?
Arraunlariak aurreko astean baino askoz lasaiago zeuden, bandera irabaztea oso zaila zen eta. Lehenengo jardunaldiko emaitza ikusita, arraunlariei animoa altxatzea eta egoerari buelta ematea izan da helburua astean zehar. Denboraldian zehar egin dugun lana kasualitatea ez dela izan frogatu behar genuen. Banekien arraunlariek arraunean gozatzen bazuten emaitza ona lortuko genuela eta horrela izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide