Zestoako jaietako ekintzek «erantzun oso ona» izan dutela dio udalak

Ane Olaizola 2012ko irailaren 11

Lau egunez etengabean jai giroan egon ondoren, amaitu dira amabirjinak Zestoan. Herenegun izan ziren azken saioak, Haurren Egunean, eta horiek izan ziren eguneko protagonistak. Ume eta guraso ugari beteratu ziren egin ziren ekintzetara; hala nola, apar festan hartu zuten parte, eta Afrikako dantza emanaldia ikusi ahal izan zuten. Hala ere, Zestoako alkate Leire Etxeberriak jakinarazi du gainontzeko egun guztietan ere jende andana ibili dela herriko txokoetan. Honen arabera, «ekintza guztiek izan dute oso harrera ona», hala nola, «preso eta iheslarien omenezko ekitaldiek, herri bazkariak, pilota partidek edota zezenketek». Etxeberriak jaien inguruko balorazio «oso positiboa» egin du. «Giro ona izan da nagusi egun guztietan. Herritarren jarrera ere oso ona izan da, eta jai herrikoiak izan dira. Aurtengo amabirjinek iazkoa baino %15eko aurrekontu txikiagoa izan dute, eta horregatik jai xumeagoak prestatu behar izan ditugu. Hala ere, ekintza guztiek izan dute arrakasta», adierazi du herriko alkateak. Horrez gain, Etxeberriak adierazi du adin guztientzako pertsonei zuzendutako festak izan direla, eta horren isla izan dela ekintzek izan duten erantzuna ere. Era berean, eguneko ekintzek gauekoek baino harrera hobeagoa izan dutela azpimarratu du Etxeberriak. Halaber, antolaketan jardun duten guztiei eskerrak eman dizkie udalak. Asteburua, ekintzez beteta Pasa zen ostegun iluntzean hasi ziren herriko jaiak; Zestoako Herrira [...]

Lau egunez etengabean jai giroan egon ondoren, amaitu dira amabirjinak Zestoan. Herenegun izan ziren azken saioak, Haurren Egunean, eta horiek izan ziren eguneko protagonistak. Ume eta guraso ugari beteratu ziren egin ziren ekintzetara; hala nola, apar festan hartu zuten parte, eta Afrikako dantza emanaldia ikusi ahal izan zuten. Hala ere, Zestoako alkate Leire Etxeberriak jakinarazi du gainontzeko egun guztietan ere jende andana ibili dela herriko txokoetan. Honen arabera, «ekintza guztiek izan dute oso harrera ona», hala nola, «preso eta iheslarien omenezko ekitaldiek, herri bazkariak, pilota partidek edota zezenketek».

Etxeberriak jaien inguruko balorazio «oso positiboa» egin du. «Giro ona izan da nagusi egun guztietan. Herritarren jarrera ere oso ona izan da, eta jai herrikoiak izan dira. Aurtengo amabirjinek iazkoa baino %15eko aurrekontu txikiagoa izan dute, eta horregatik jai xumeagoak prestatu behar izan ditugu. Hala ere, ekintza guztiek izan dute arrakasta», adierazi du herriko alkateak. Horrez gain, Etxeberriak adierazi du adin guztientzako pertsonei zuzendutako festak izan direla, eta horren isla izan dela ekintzek izan duten erantzuna ere. Era berean, eguneko ekintzek gauekoek baino harrera hobeagoa izan dutela azpimarratu du Etxeberriak. Halaber, antolaketan jardun duten guztiei eskerrak eman dizkie udalak.

Asteburua, ekintzez beteta
Pasa zen ostegun iluntzean hasi ziren herriko jaiak; Zestoako Herrira plataformak bota zuen suziria, plaza herritarrez beteta zela. Ostiralean, berriz, kuadrillen arteko paella lehiaketan 30 talde baino gehiagok hartu zuten parte. Ondoren, 500 lagun inguru elkartu ziren plazan, herri bazkarian.

Zekenketetan ere pertsona ugari elkartu dira aurten; hala nola, larunbateko saiorako sarrera guztiak agortu ziren. Alejandro Fermin Sanchez Martin toreatzailearen saioa izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide