Bertso afaria eta kontzertua astebukaerarako

Karkara.eus 2012ko irailaren 7a

Aiako igerilekuan izango da lehena eta Orioko Errusta tabernan bigarrena

Aiako igerilekuan, urtero egiten da itxiera festa. Aurten irailaren 16an itxiko dute igerilekua, eta astebete lehenago, irailaren 7an, ostiralarekin, egingo dute festa hori. Hor...

Aiako igerilekuan izango da lehena eta Orioko Errusta tabernan bigarrena

Aiako igerilekuan, urtero egiten da itxiera festa. Aurten irailaren 16an itxiko dute igerilekua, eta astebete lehenago, irailaren 7an, ostiralarekin, egingo dute festa hori. Horretarako, bertso afaria antolatu dute Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikanorekin. Afaritarako txartelak 25 euro balio ditu eta iluntzeko 21:00ak inguruan hasiko da.

Bihar, bestalde, irailaren 8a, gaueko 22:30ean, Orioko Errusta tabernan, Giranice taldeak denbora luze batean emango duen azken kontzertua entzuteko aukera izango da. Bigarren diskoa grabatu eta nahastu ondoren, udazkenean kaleratuko dute. Bihar izango da kantu berriak entzuteko aukera bakarra, taldekideek atsedena hartuko baitute kontzertu hori eta gero.

Astebururako kultura aukera desberdinak izango ditugu, beraz, Aian eta Orion.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide