Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi du gaur eguerdian Kontxako Estropadako bigarren jardunaldia. Estropada irabazteko lehia estua jokatu dute Galizia, Zumaia, Getaria-Tolosa eta San Juango traineruek Donostiako uretan eta azken luzean erabaki da nork irabaziko zuen gaurko jardunaldia. Hala ere, aurreko igandean Galiziako selekzioak gainontzeko traineruei atera zien denbora tartea kontutan hartuta, aurtengoan ere, bosgarren urtez jarraian Kontxako Bandera Galizia aldera joan da.
Dena dela, estropada irabazteaz gain, Zumaiak emakumezkoen Kontxako Estropadako marka jartzea ere lortu du. Izan ere, bi ehunenekotan hobetu dute zumaiarrek pasa den igandean Galiziak ezarri zuen marka.
Zumaiarrak "gustora"
Luis Mari Goikoetxea Goiko-k estropada amaieran Euskal Telebistari azadu dionez, pozik daude gaurko estropada irabazi dutelako, baina bandera ez irabaztearen "pena" dute. "Aurreko astean ez genuen estropada ona egin eta gaurko estropadan denboraldian zehar izandako maila eman nahi genuen. Bagenekien oso zaila izango zela bandera irabaztea, baina neskek ahal dutena egin dute eta azkenean estropada irabaztea lortu dute".
Zumaiako entrenatzaile Kike Manterolak Donostiako potuko arranplatik adierazi duenez, traineruak gaurko aurrikusita zuen helburua lortu du. "Gauzak ondo eginez gero bagenekien estropada irabazteko gai ginela eta gaur benetako Zumaia ikusi dugu".