Pagoeta elkartekoek Goierriko Bira osatuko dute irailaren 16an

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 7a

Hilaren 16an, datorren igandean, Goierriko Bira osatuko dute Pagoeta Mendizale Elkarteko kideek. Pasa den neguan egitekoak ziren, baina elurtea zela-eta, atzeratu egin zuten. Ildo horretatik, udako oporraldiaren ostean, aipatu birako bigarren txangoa a...

Hilaren 16an, datorren igandean, Goierriko Bira osatuko dute Pagoeta Mendizale Elkarteko kideek. Pasa den neguan egitekoak ziren, baina elurtea zela-eta, atzeratu egin zuten. Ildo horretatik, udako oporraldiaren ostean, aipatu birako bigarren txangoa antolatu dute. Honakoa izango da ibilbidea: Udana Gaina-Artzanburu-Aizkorritxo-Oltza-San Adrian- Otaurte Mendi.

Interesa dutenek, ohi bezala, Mendizabal kinkiladendan eman beharko dute izena, astelehenetik ostiralera bitartean. Datorren igandean, 07:00etan irtengo dira parte-hartzaileak Agoueseko biribilgunetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide