Hendaiara irteera antolatu dute Iñurritza elkartekoek hilaren 13rako

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 7a

Iñurritzako Erretiratu eta Pentsiodunen elkarteak Hendaiara irteera antolatu du datorren ostegunerako, hilaren 13rako. 08:15ean elkartuko dira tren geltokian eta Donostiara joango dira lehenbizi. Handik Hendaiara bidaiatzeko trena hartuko dute. Gerora...

Iñurritzako Erretiratu eta Pentsiodunen elkarteak Hendaiara irteera antolatu du datorren ostegunerako, hilaren 13rako. 08:15ean elkartuko dira tren geltokian eta Donostiara joango dira lehenbizi. Handik Hendaiara bidaiatzeko trena hartuko dute. Gerora, ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek itsas ertzetik. Gerora, Abbadia gaztelua bisitatuko dute. Interesa duenak hilaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, elkartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide