Zarauzko Udalaren oharra, Euskal Jaien aurrean

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 7a

Egun handia da Euskal Jaietakoa zarauztar askorentzat.

Izan ginenetik izan nahi duguneranzko bidea marrazten dugu: euskaldunak ginen, euskaldunak gara, euskaldun izaten jarraitu nahi dugu. Zentzu horretan, Euskal Jaia tradizioaren jaia baino, etorkiz...

Egun handia da Euskal Jaietakoa zarauztar askorentzat.

Izan ginenetik izan nahi duguneranzko bidea marrazten dugu: euskaldunak ginen, euskaldunak gara, euskaldun izaten jarraitu nahi dugu. Zentzu horretan, Euskal Jaia tradizioaren jaia baino, etorkizuneranzko gure nahi eta borondateen agerkari bezala ulertzen dugu.

Baina jaia ere bada: euskaldun izatearen harrotasunarena, gainerako herritarrekin sentimendu hau partekatzekoa. Jaiak alaitasuna eta dantza dakartza berekin, irribarrea eta adiskidetasuna. Denontzat ere Euskal Jaiak merezi ditugun bezalakoak izan daitezen, dei bat luzatu nahi dugu, errespetuan eta elkarbizitza sanoan igaro daitezen jaiak: ez sexu erasorik, ez jarrera homofoborik, ez liskarrik… elkarrekin, batzen gaituenarekiko sentsible eta harro agertu nahi dugu.

Jaiak ulertzeko eta bizitzeko egon daitezkeen sentiberatasun ezberdinak kontuan hartuta, gomendio berezia luzatu nahi diegu, era berean, nola karroak hartuta festa euren kabuz egin asmo dutenei, hala tabernei ere, gogorarazteko, adin txikikoei alkohola saltzea ez dela legezkoa ez eta gomendagarria ere.

Beraz, euskaratik eta euskaraz, garenetik izango garenera, gozatu Euskal Jaiez, eta urratu osasunez, baina arduraz, igandeko jaia. Egun ona pasatu!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide