Hainbat ikastaro eskainiko dute hilabete honetan KZgunean. Besteak beste, Interneti buruzko oinarrizko eskolak izango dira euskaraz (hilaren 17tik 28ra), Google aplikazioaren ingurukoak (hilaren 17tik 28ra) eta irudi digitalen tratamenduaz (irailaren 24tik 27ra). Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek tutor.zarautz@kzgunea.net helbidera mezua bidal dezakete edota 943-023687 telefono zenbakira deitu.