Neguko ordutegian zabalduko dute liburutegia astelehenetik aurrera

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 7a

Datorren astelehenetik, irailak 10etik, neguko ordutegia izango du Sanz Enea liburutegiak. Ildo horretatik helduen Libururutegia goizez 9:00-14:00 bitartean egongo da irekita, eta arratsaldetan, berriz, 15:30-20:00 bitartean. Larunbatetan hiru orduz za...

Datorren astelehenetik, irailak 10etik, neguko ordutegia izango du Sanz Enea liburutegiak. Ildo horretatik helduen Libururutegia goizez 9:00-14:00 bitartean egongo da irekita, eta arratsaldetan, berriz, 15:30-20:00 bitartean. Larunbatetan hiru orduz zabalduko dute,  10:00 – 13:00 bitartean.
Haur Liburutegia eta Fonoteka arratsaldez izango dira irekita, 16:00etatik 20:00etara.

Horrez gain, hilaren 24an egingo dute lehenbiziko literatur solasaldia. Uxue Alberdiren Aulki jokoa liburua izango dute hizpide parte-hartzaileek egun horretan, 18:30etik 20:00etara. Ohi bezala, Ane Mayozek gidatuko du ekitaldia. Jakinarazi dutenez, dagoeneko prest dute maileguan eraman ahal izateko liburuaren hainbat ale eta baita datozen ekimenetako dossierra ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide