Orioko Pilota Elkarteak denboraldia eta entrenamendu saioak abiatuko ditu datorren asteartean. Pasa den ikasturtean bezala, aurten ere asteartetan eta ostegunetan izango dira entrenamenduak 17:00etatik 19:00etara. Elkarteko arduradunek azaldu dutenez, "ez dago adin mugarik, beraz pilotan jokatzea atsegin zaion edornork izena eman dezake".
Orain arte Orioko pilota taldea osatu duten gaztetxo gehienak zarauztarrak izan dira, horregatik "Orioko umeak ere Pilota Elkartean parte-hartzera animatu nahi ditugu, giro polita sortzen baita umeen artean, baita horien gurasoen artean ere. Pilota gustatzen zaien haur guztiak animatu nahi ditugu asteartean edo ostegunean pilotalekura agertzera" azaldu du Orioko Pilota Elkarteko kide Eneko Galarragak.