Hasi dituzte festak Zestoan

Zestoako Hitza 2012ko irailaren 7a

Zestoan hasi dituzte dagoeneko festak, eta igandera bitartean ez du etenik izango. Gaur koadrilen arteko paella lehiaketa izango da, eta eguerdi aldetik aurrera hasiko dira herritarrak paellak prestatzen. Ohi bezala, arratsaldean jolasak egingo dituzt...

Zestoan hasi dituzte dagoeneko festak, eta igandera bitartean ez du etenik izango. Gaur koadrilen arteko paella lehiaketa izango da, eta eguerdi aldetik aurrera hasiko dira herritarrak paellak prestatzen. Ohi bezala, arratsaldean jolasak egingo dituzte koadrilek, eta gauean profesionalen arteko pilota jaialdia izango da. Hasiera batean Xalak eta Merino II.ak jokatu behar zuten partida, baina horioen lesioen ondorioz, ez dira izango Zestoako frontoian. Merinoren ordez Aitor Zubieta izango da, eta Xalaren ordez Oinatz Bengoetxea. Hori hala, Lasak eta Ceciliok Ezkurdia eta Peñagarikanoren aurka jokatuko dute; ondoren, Titin III.a eta Zubieta eta Bengoetxea eta Laskurainen arteko norgehiagoka izango da.

Atzo hasi ziren ofizialki Zestoako amabirjinak. Zestoako Herrira plataformak bota zuen suziria, plaza herritarrez beteta zela. Taldeko kideek presoak euskal herriratzeko aldarrikatu zuten, antzerki baten bidez. Ondoren, herriko banda, buruhandiak eta txistulariak ibili ziren kalejiran. Gauean, berriz, dozenaka lagunek preso eta iheslarien omenez afaria egin zuten, eta bide batez senideei omenaldia egin zien.


IMG_2555 IMG_2555 IMG_2547 IMG_2551 IMG_2564 IMG_2566 IMG_2590 IMG_2583 IMG_2574 IMG_2574 IMG_2574 IMG_2575 IMG_2584 IMG_2576 IMG_2578 IMG_2586 IMG_2579 IMG_2588 IMG_2581 IMG_2589

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide