Arroako Herri Eskolak behin-behineko eraikin berri bat estreinatu du

Zestoako Hitza 2012ko irailaren 7a

Urola Kostako ikastetxe askok atzo edo gaur hasi dute 2012-2013 ikasturtea. Arroa Herri Eskolak, esaterako, atzo ekin zion ikasturte berriari. Aurten, gainera, bi ikasgela hartuko dituen eraikin berri bat izango dute, behin-behinekoa. Izan ere, aspalditik hazten ari da eskola, eta ikastetxe berria egiteko asmoa du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Dena den, hiru eraikinetan emango dituzte eskolak aurten. «Aurreko ikasturtean kultur etxean ematen genuen hainbat ikasgai, eta orain aurrez fabrikatutako behinbehineko ikasgelak ditugu. Hiru eraikinetan ari gara eskolak ematen, baina hirurak Hezkuntzaren esku daudenak dira», dio Arantxa Osa Arroa Herri Eskolako zuzendariak. Arroa Herri Eskolan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak dituzte, 2 urtetik 12 urtera bitartekoak. 69 ikasle ibiltzen dira bertan. Urtetik urtera, ordea, bertan matrikulatzen den ikasleen kopurua gehitzen ari da bertan. «Arroa bizia hartzen hasi da, gero etxe berriak daude eta berri gehiago egitekoak dira bertan. Jende gazte asko dator bizitzera eta ikasle kopurua gehitzen ari da. Auzoan eskola izatea bertako bizitzarentzako oso garrantzitsua da», dio Osak. Arroa Behean 0-2 urte artekoentzako Haur Eskola ere badago. Arroa Herri Eskola eskola txikia da eta Arroa Beheko, inguruetako baserrietako eta Presalde auzoko ikasleak ibiltzen dira bertan. Ikasturte berriko lehen eskola eguna izan zuten atzo, eta hasiera ona izan dela dio [...]

Behin-behineko eraikina

Arroako Herri Eskolaren aurrefabrikatutako behin-behineko eraikina atzo estreinatu zuten (Nerea Uranga/Urola Kostako Hitza)

Urola Kostako ikastetxe askok atzo edo gaur hasi dute 2012-2013 ikasturtea. Arroa Herri Eskolak, esaterako, atzo ekin zion ikasturte berriari. Aurten, gainera, bi ikasgela hartuko dituen eraikin berri bat izango dute, behin-behinekoa. Izan ere, aspalditik hazten ari da eskola, eta ikastetxe berria egiteko asmoa du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Dena den, hiru eraikinetan emango dituzte eskolak aurten. «Aurreko ikasturtean kultur etxean ematen genuen hainbat ikasgai, eta orain aurrez fabrikatutako behinbehineko ikasgelak ditugu. Hiru eraikinetan ari gara eskolak ematen, baina hirurak Hezkuntzaren esku daudenak dira», dio Arantxa Osa Arroa Herri Eskolako zuzendariak.

Arroa Herri Eskolan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak dituzte, 2 urtetik 12 urtera bitartekoak. 69 ikasle ibiltzen dira bertan. Urtetik urtera, ordea, bertan matrikulatzen den ikasleen kopurua gehitzen ari da bertan. «Arroa bizia hartzen hasi da, gero etxe berriak daude eta berri gehiago egitekoak dira bertan. Jende gazte asko dator bizitzera eta ikasle kopurua gehitzen ari da. Auzoan eskola izatea bertako bizitzarentzako oso garrantzitsua da», dio Osak. Arroa Behean 0-2 urte artekoentzako Haur Eskola ere badago. Arroa Herri Eskola eskola txikia da eta Arroa Beheko, inguruetako baserrietako eta Presalde auzoko ikasleak ibiltzen dira bertan.

Ikasturte berriko lehen eskola eguna izan zuten atzo, eta hasiera ona izan dela dio bertako zuzendariak. «Ikasgela berri hauek ikasturtearen hasierarako bukatuko ote zituzten kezka genuen, baina bukatu dituzte. Ikasleak ere gustura daude eta ilusioz hasi dute iaksturtea». Aurre fabrikatutako eraikinean Haur Hezkuntzako 5. mailakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak ibiliko dira ikasturte honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide