Ibilgailuentzako zirkulazioa aldaketa izango da Herriko Plazan ostiraletik igandera bitartean

Karkara.eus 2012ko irailaren 6a

Ur-jario bat konpontzeko itxiko dute

Herriko Plazatik Eusko Gudari kalerako estugunean ur-jarioa izan da. Espaloia altxatu eta hasieran uste zutena baino jario handiagoa izanik, oholekin estali dute. Baina konpondu beharreko hodia errepiderantz dag...

Ur-jario bat konpontzeko itxiko dute

Herriko Plazatik Eusko Gudari kalerako estugunean ur-jarioa izan da. Espaloia altxatu eta hasieran uste zutena baino jario handiagoa izanik, oholekin estali dute. Baina konpondu beharreko hodia errepiderantz dagoenez, bihar, ostirala, irailaren 7an, 08:00etan itxi eta irailaren 9ko 20:00ak arte ibilgailuentzako itxita egongo da Herriko Plaza.

Horrek hainbat aldaketa eragingo ditu zirkulazioan:

  • Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dute.
  • Ibilgailuak kaitik barrena sartuko dira herrira eta debekatua izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
  • Herritik ateratzeko, nahitaez, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Udaltzainek herritarrei eskatu nahi diete kolaboratzea eta arau horiek betetzea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide