Iñigo Manterolak erakusketa bat irekiko du gaur, irailaren 6a, iluntzeko 20:00etan, Madrilgo Quorum galerian. Artista oriotarraren eskulturak jendaurrean izango dira hilaren 29a arte.
Manterolak teknika berriak erabiltzea oso gustoko du, artistarena etengabeko ikasketa prozesua dela uste baitu. Oriotarrak argi dauka; artean berritu ala hil, ez dago besterik.
Azken urteotan Donostian du bere galeria Manterolak, Zaragoza plazan, eta bertan erakusten eta salrtzen ditu bere lan gehienak.