Udal kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko irailaren 5a

Zabaldu dute dagoeneko 2012-2013 denboraldian Aritzbatalde kiroldegian eskainiko dituzten ikastaroetan izena emateko epea.  Guztira, 92 ikastaro emango dituzte ikasturte horretan.Igerilekuetan,  haur zein helduei  zuzenduriko ikastaroak izango dira,...

Zabaldu dute dagoeneko 2012-2013 denboraldian Aritzbatalde kiroldegian eskainiko dituzten ikastaroetan izena emateko epea.  Guztira, 92 ikastaro emango dituzte ikasturte horretan.Igerilekuetan,  haur zein helduei  zuzenduriko ikastaroak izango dira, akuafitnes eta helduentzako uretako jarduera fisikoez gain.  Aerobik, mantentze gimnasia, GAP, spinning, pilates, spintonic eta fit-yogako eskolak egingo dituzte gimnasioan, besteak beste.

Aurten, gainera, giza talde jakin batzurentzako ikastaroak gehitu dizkiote kiroldegiko eskaintzari, Jendarte Zerbitzuko eta Hezkuntzako udal sailen laguntzarekin. Hala, erretiratu, Parkinson gaixotasuna edota ezintasun fisikoa  dutenei zuzendutako gimnasia eskolak ere izango dira Aritzbatalden, eta baita igeriketakoak ere eskolako haurrentzat. Larunbata baino lehen eman beharko da aipatu ikastaroetan izena, kiroldegian bertan. Igerilekuetako ikastarotan parte hartu nahi duten haurrek, aldiz, hilaren 21 arteko  epea izango dute horretarakoko.

2011-2012 denboraldiko ikastaroetan parte hartu zutenek lehentasuna izango dute aurtengo eskoletan plaza lortzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide