Dantzariaren oroimenezkoa

Aritz Mutiozabal 2012ko irailaren 5a

Urteurren adierazgarriren baten aitzakiarik gabe, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak omenaldi propioa egin nahi izan dio Pirmin Treku (Fermin Aldabaldetreku, 1930-2006) dantzari zarauztarrari, haren bizitzako eta ibilbide profesionaleko hainbat argazki bilduz. Pirmin Treku. Bizitza bat dantzan erakusketaren bitartez, dantzariaren eta koreografoaren jarduna hobeto ezagutzeko parada eskaintzen du. Atzera begirako fotografikoa da, zalantzarik gabe, eta, batez ere, Saldler’s Wells Royal Ballete­ko –egungo Londreseko Royal Balleteko– sasoia islatzen du; izan ere, aipatutako konpainiako lehen dantzari izan zen. «Pirmin Trekuren familia harremanetan jarri zen gurekin, eta dantzariaren argazkiak erakutsi zizkigun. Zerbait antolatzeko na­hikoa material zegoela ikusirik, proposamena sakontzen hasi ginen, argazki gehiago lortuz. Azken finean, figurak berak merezi zuela iruditu zitzaigun», adierazi du Photomuseumeko kide Martxel Altunak. Proposamen ezberdina Erakusketa honek badu aurrekaririk. Trekuren heriotzaren lehen urteurrenean ekitaldi berezia prestatu zuen Kafe Torero kultur elkarteak. Horren harira, Photomuseumeko  sortzaile eta argazkilari Ramon Serrasek dantzariari buruzko argazki-erakusketa bat antolatu zuen Euskalduna tabernan. Protagonista bera izanagatik ere, Photomuseumek aurkeztu berri duen erakusketa ezberdina da. Altunaren hitzetan: «Guk (Photomuseumek) Trekuren beraren argazkiak lortu ditugu, bere bizitzan jasotakoak eta ingurukoak. Kafe Toreron, ordea, Serrasek ateratakoak jaso zituzten nagusiki. Alde horretatik, ez du zerikusirik». Erakusketa berriak dantzari zarauztarraren bizimoduan arakatzen du. Horretarako hainbat atal bereiztu dituzte: haurtzaroa, familia [...]

Treku dantzan

Pirmin Trekuren argazkia, bere sinadurarekin (Argazkia: Photomuseum)

Urteurren adierazgarriren baten aitzakiarik gabe, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak omenaldi propioa egin nahi izan dio Pirmin Treku (Fermin Aldabaldetreku, 1930-2006) dantzari zarauztarrari, haren bizitzako eta ibilbide profesionaleko hainbat argazki bilduz. Pirmin Treku. Bizitza bat dantzan erakusketaren bitartez, dantzariaren eta koreografoaren jarduna hobeto ezagutzeko parada eskaintzen du. Atzera begirako fotografikoa da, zalantzarik gabe, eta, batez ere, Saldler’s Wells Royal Ballete­ko –egungo Londreseko Royal Balleteko– sasoia islatzen du; izan ere, aipatutako konpainiako lehen dantzari izan zen.

«Pirmin Trekuren familia harremanetan jarri zen gurekin, eta dantzariaren argazkiak erakutsi zizkigun. Zerbait antolatzeko na­hikoa material zegoela ikusirik, proposamena sakontzen hasi ginen, argazki gehiago lortuz. Azken finean, figurak berak merezi zuela iruditu zitzaigun», adierazi du Photomuseumeko kide Martxel Altunak.

Proposamen ezberdina
Erakusketa honek badu aurrekaririk. Trekuren heriotzaren lehen urteurrenean ekitaldi berezia prestatu zuen Kafe Torero kultur elkarteak. Horren harira, Photomuseumeko  sortzaile eta argazkilari Ramon Serrasek dantzariari buruzko argazki-erakusketa bat antolatu zuen Euskalduna tabernan. Protagonista bera izanagatik ere, Photomuseumek aurkeztu berri duen erakusketa ezberdina da. Altunaren hitzetan: «Guk (Photomuseumek) Trekuren beraren argazkiak lortu ditugu, bere bizitzan jasotakoak eta ingurukoak. Kafe Toreron, ordea, Serrasek ateratakoak jaso zituzten nagusiki. Alde horretatik, ez du zerikusirik».

Erakusketa berriak dantzari zarauztarraren bizimoduan arakatzen du. Horretarako hainbat atal bereiztu dituzte: haurtzaroa, familia giroa eta erbestealdia; nazioarteko dantzari garaia, Londreseko Royal Balleteko kide bezala; Portoko (Portugal) egonaldia, dantza irakasle gisa; eta bere bizitza soziala islatzen duena. Guz­tira, 80 argazki inguruk osatzen dute erakusketa. Horien osagarri, gainera, parte hartu zuen dantza ikuskizunetako hainbat eskuorri jaso dituzte beira-arasa batean.

Urriaren 7ra arte
Pirmin Treku. Bizitza bat dantzan erakusketak joan den astean ireki zituen ateak; irekierarekin batera, Xabier Auzmendi ikerleak dantzari zarauztarraren ibilbideari buruzko hitzaldi eskaini zuen. Proposamena urriaren 7a bitartean bisitatu ahal izango da; asteartetik igandea bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide